Ongi etorri Zubi Transbordadoreak plataformara

Zubi transbordadoreak ibai batean edo bestelako ur masetan ertzetik ertzera mugitzen den bagoi bat duten zubi higikorrak dira. Bagoia metalezko soka batzuetatik edo garraiagailu finko batetik zintzilik egoten da. Asmakizun bikain hori, Alberto de Palacio espainiar arkitekto eta ingeniariak diseinatua Ferdinand Arnodinen laguntzarekin, ibai nabigagarrietan aplikatu zuten nagusiki, itsasontzien zirkulazioa ez etetea helburutzat harturik.

1893an inauguratu zuten Espainian Bizkaiko Zubia, horrelako zubietan lehena (UNESCOk gizateriaren ondare izendatua), eta, kalkuluen arabera, orduz geroztik horrelako 30 zubi baino gehiago eraiki zituzten mundu osoan, eta horietatik 20 dokumentatuta daude. Gaur egun, hemen aurkeztuko ditugun zortziek baino ez diote eutsi denboraren joanari, eta gure industria ondarearen benetako altxorra dira.

Espero dugu plataforma honek zubi horiei buruzko ezagutza zabaltzeko balio izatea, eta etorkizuneko belaunaldietan horien balioaren aitortza eta horiek kontserbatzeko beharra finkatzen laguntzea.