Warrington

Warrington Transporter Bridge – Warrington – Erresuma Batua

Warringtoneko zubi transbordadorea Mersey ibaia zeharkatzen duen altzairuzko egitura bat da, Warringtonen kokatua, Cheshire konderrian (Ingalaterra). 1916an eraiki zuten, industria kimiko handi baten bi aldeak konektatzeko, eta ondoren ibilgailuak garraiatzeko erabili zuten 1964ra arte; urte horretan eten zen zerbitzua. Gaur egun, Arriskuan dagoen Ondarearen Erregistroan sartuta dago. FoWTB elkartea (Friends of Warrington Transporter Bridge) eta Warringtoneko Udal Kontseilua zubia leheneratzen eta duen balio nabarmentzen saiatzen ari dira.

Historia

Beste zubi transbordadore bat ere izan zen Mersey ibaian, honako hau baino iparrerago. Zubi hura, 1905ean eraikia, desagertu egin zen.

Kasu honetan, bigarren zubia Joseph Crosfield and Sons enpresa kimiko eta xaboi-egile handiaren ekoizpena garraiatzeko eraiki zuten. Enpresak zementu fabrika bat zuen ibaiaren meandroak toki horretan eratzen zuen penintsulan. Horregatik, zubia tren ibilgailuak (bagoiak) garraiatzeko diseinatu zuten, zementu ekoizpena penintsulatik irteera nagusiraino atera ahal izateko. Bueltako bidaia fabrikarako beharrezko erregaia eramateko aprobetxatzen zuten.

William Henry Hunterrek diseinatu zuen zubia, eta Sir William Arrol & Co. kontratistak eraiki. Eraikitze lanak 1913an hasi, eta 1916an amaitu ziren; urte horretan inauguratu zuten.

Zubia zenbakitan

  • Dorren arteko distantzia: 61 m.

  • Ontzitxoak gurutzatzeko behar duen denbora:

  • Pisua:

  • Ontzitxoaren luzera:

  • Dorren altuera: 27 m.

  • Plataformaren altuera uraren gainean: 23 m.

Jarraitu hona…

Kredituak eta jabetza intelektuala

Goiko irudia ©Friends of Warrington Transporter Bridge (FOWTB)

1. Galeria: ©Unilever. Photos produced with kind permission of Unilever from original in Unilever archives

2. Galeria: ©Friends of Warrington Transporter Bridge (FOWTB)

Bideoa: ©Friends of Warrington Transporter Bridge (FOWTB)