Transbordadore Zubien Munduko Elkartea

Elkartea 2003an sortu zen, ingeniaritzaren eta ondare industrialaren maisulan horiek babestu, zaindu eta kontserbatzeko konpromisoarekin. 8 zubiek osatzen dute, eta egoitza Bizkaian du, bertako zubia baita guztietan zaharrena. Gainera, bertatik sustatu zuten ekimena.

Berez, 1998an sortu zen ekimena, garai hartan Bizkaiko transbordadorearen arduradun zirenek elkartea eratzeko asmoen berri eman zietenean euskal agintariei (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Portuko Agintaritza, Getxo eta Portugaleteko udalak). Une hartatik aurrera, hainbat bilera eta lan saio egin zituzten gainerako transbordadoreen arduradunekin, eta harreman haiek bosturteko bat geroago eman zuten emaitza, Elkartea sortuta.

Hurrengo hamarkadan, nazioarteko lankidetza suspertu egin zen, Gizateriaren Ondare izateko hautagaitza bateratua eta serializatua lortu nahian, Bizkaia Zubiaren bidetik (2011), eta, aldi berean, Elkartea bera ere suspertu zen. 2018an, Argentinako ordezkaritzak eraketa aktak sinatu zituen.