Vídeo Puente Bizkaia
Puentes Transbordadores. El Puente Vizcaya.
Dirección: Sabin Egilior
Guión: Alberto Santana
Producción: Aixeder, para el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Puentes Transbordadores. El Puente Vizcaya.
Dirección: Sabin Egilior
Guión: Alberto Santana
Producción: Aixeder, para el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aurten, apirilaren 18an, MUNDUKO TRANSBORDADORE ZUBIAK aurkeztuko da, zubi hauen ondare eta gizarte mailako garrantzia hedatuko duen saio berezia, on line eskainiko dena.
Film labur honen bereizgarria da isolamendu sozialeko garaian egin dela, munduak bizirik dauden zortzi transbordadore zubiek modu kolaboratiboan emandako materialaren edizioa koordinatuz; zubi hauek Industria Iraultzaren isla dira. Hala, transbordadore zubi bakoitzak dagokion komunitatean duen esanahi sakona eta historia modu laburrean ikus daiteke.
Ideia, Produkzioa eta Errealizazioa: Silvana Canziani
Bizkaia Zubia Ontzitxoaren Birmoldaketa Teknikoa egiteko aurreproiektua lantzen ari da, Garapen Jasangarrirako Helburua (GJH) hobetze aldera; hala, abenduan Irunera joan ginen, Poliester Gabiria enpresa bisitatzeko; beira zuntzez indartutako poliester inguratzaileak ekoizten espezializatutako enpresa da, eta oso inpresio ona jaso genuen.
Iraila amaieran Ondarearen Europako Jardunaldiei eskainitako irratsaioaz gozatu ahal izan genuen; Ser kateak Bizkaia Zubitik bertatik emititu zuen irratsaioa, eta Andoni Iturbe, Amaia Sarasola, Begoña Ibarra, Mikel Torres eta Nagore Orella izan ziren bertan.
Azken hilabeteetan jardun soziala nabarmen murriztu denez, unea baliatu dugu egituraren hainbat zona, ontziratze eremuak eta terrazak garbitu eta margotzeko, baita prebentziorako mantentze lanak egiteko ere, esaterako orgaren gurpilen bat aldatu eta atrakatze sistemak eta ontziaren kableak lotzeko, besteak beste.
Mantentze lanez gain, instalazio osoa garbitu eta desinfektatzeko berariazko lanak egunero egin dira, Viribiol plus bakterizida/ fungizida/ biruzida erabiliz, COVID-19a saihestu eta birusari aurre egiten laguntzeko.
Beste lan nabarmen batzuen artean aipatu behar da bideak seinaleztatu egin direla zamaketa lanen orduan ontzira modu seguruan sartzea eta kontrolatzea bermatzeko. Bidenabar, Bizkaia Zubiko segurtasun soka guztiak berrikusi egin dira eta urteko ziurtagiria lortu dute.
Pasabidearen argiztapena erabat berritu da, eta eskubandaren azpian 320 metro led argi jarri dira; hala, garai berrietara egokituko gara, eta jasangarriagoak izateko eta arlo energetikoan Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko ahalegina egingo dugu.
Bizkaia Zubiak, Ojoguareña Aventurarekin batera, ausartenentzako abentura kirol berria inauguratu du: larunbat guztietan 17:00etatik 19:00etara zubiaren punturik altuenera igotzeko aukera eskainiko da, 61 metroko altuerara, eta handik argazki bat atera ahalko da, soilik 12 euroren truke.
Ezohiko urtea izan den arren, 127. urteurrena ospatu nahi izan dugu Zubian ongizate eta eskalada jarduerak antolatuz, hau da, osasuna eta abentura kirola uztartuz. Horretarako, oraingoan Areetako Sattva zentroko Sandra Ballesteros izan dugu gurekin; Sandrak, bere borondatez eta doan, meditazio, yoga eta dantza saioak eskaini zizkigun, hain zuzen ere, espazio magiko honetan, Zubian; jarduerek oso harrera ona izan zuten eta, horrenbestez, etorkizunean berriz ere antolatuko ditugu.
Osasun segurtasuneko neurri guztiak betez ekin diogu berriz ere gure jardunari, dendak eta igogailuak irekiz. #covid19
Bizkaia Zubiaren zuzendaritzak eta Enkarterrialdek lankidetza hitzarmena sinatu dute Bizkaiko transbordadore eta meatzeetako trenaren trazaduraren dibulgazioa jorratzeko.
Landa garapenerako elkarte Enkarterrialde eta Bizkaia Zubiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Bizkaiko transbordadoreari eta Burdin Mendien Bide Berdeari ikusgarritasuna emateko. Hitzarmenean, besteak beste, dibulgazio espazioak lagatzea, bi baliabideak sustatzea eta hedapen jarduerak egitea aurreikusi da; hala, bi eskualdeetako iragan industriala eta meatzeen iragana berreskuratzea du helburu, bi eskualdeek historia eta iragana partekatzen baitute.
Bizkaia Zubiaren terrazetako batean antolatutako ekitaldian jakinarazi dira hitzarmenaren inguruabarrak, Portugaleteko sarreran; bertan bildu dira Marta Uriarte Bizkaia Zubiaren zuzendaria, Enkarterrialdeko presidente eta Galdamesko alkate Raquel Larruskain, eta Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeetan zehar bide berdeak igarotzen dituen udalerrietako alkateak eta zinegotziak, hau da, Muskiz, Abanto Zierbena, Sopuerta eta Artzentalesko hautetsiak.