Newport
Newport Transporter Bridge – Newport – Erresuma Batua

Newporteko zubi transbordadorea (galeseraz Pont Gludo Casnewydd) udalerri horretan dago, Galeseko hego-ekialdean, Usk ibaiaren gainean. Ferdinand Arnodinek diseinatu zuen eta 1906an inauguratu zen. Munduan dauden 8 zubi transbordadoreetako luzeena da. Gainera, Newport hiriko ikur ezagunena da.
Historia
XIX. mendearen amaieran hasi ziren aztertzen zubi berri bat eraikitzeko aukera. Ibaiaren ekialdeko ertzak industria garapen handia izan zuen, eta garapen hori azkartu egin zen altzairutegi bat jarri zenean. Garai hartako zubiak ezin zuen jasan gero eta handiagoa zen trafikoa, eta transbordadoreek hainbat istripu tragiko izan zituzten jada.
R. Haynes konderriko ingeniariak Frantziako ingeniari bati buruzko aipamenak jaso zituen, Ferdinand Arnodin ingeniarirenak. Azken horrek zubi mota berri bat diseinatu zuen, kasu horretako zailtasunak gainditzeko gai izango zena (lursail oso laua zen eta ertzen artean distantzia handia zegoen), ontzi altuei nabigatzeko aukera emanez.
Ordezkaritza bat Rouen hirian izan zen, antzeko egitura bat aztertzeko, eta zubi mota hori egitea erabaki zuten, Arnodin eta Haynes ingeniarien eskutik. Azkenik, 1906ko irailaren 12an inauguratu zen.