Puntu gorenera igotzea

Bizkaia Zubiak, Ojoguareña Aventurarekin batera, ausartenentzako abentura kirol berria inauguratu du: larunbat guztietan 17:00etatik 19:00etara zubiaren punturik altuenera igotzeko aukera eskainiko da, 61 metroko altuerara, eta handik argazki bat atera ahalko da, soilik 12 euroren truke.

Bizkaia Zubiaren 127. urteurrena

Ezohiko urtea izan den arren, 127. urteurrena ospatu nahi izan dugu Zubian ongizate eta eskalada jarduerak antolatuz, hau da, osasuna eta abentura kirola uztartuz. Horretarako, oraingoan Areetako Sattva zentroko Sandra Ballesteros izan dugu gurekin; Sandrak, bere borondatez eta doan, meditazio, yoga eta dantza saioak eskaini zizkigun, hain zuzen ere, espazio magiko honetan, Zubian; jarduerek oso harrera ona izan zuten eta, horrenbestez, etorkizunean berriz ere antolatuko ditugu.

Konfinamendua bukatuta, Bizkaia Zubiak jardunari ekin dio berriz ere

Osasun segurtasuneko neurri guztiak betez ekin diogu berriz ere gure jardunari, dendak eta igogailuak irekiz. #covid19

Bizkaia Zubiak eta Burdin Mendien Bide Berdeak bat egin dute meatzaritza eta industria iragana lantzeko

Bizkaia Zubiaren zuzendaritzak eta Enkarterrialdek lankidetza hitzarmena sinatu dute Bizkaiko transbordadore eta meatzeetako trenaren trazaduraren dibulgazioa jorratzeko.

Landa garapenerako elkarte Enkarterrialde eta Bizkaia Zubiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Bizkaiko transbordadoreari eta Burdin Mendien Bide Berdeari ikusgarritasuna emateko. Hitzarmenean, besteak beste, dibulgazio espazioak lagatzea, bi baliabideak sustatzea eta hedapen jarduerak egitea aurreikusi da; hala, bi eskualdeetako iragan industriala eta meatzeen iragana berreskuratzea du helburu, bi eskualdeek historia eta iragana partekatzen baitute.

Bizkaia Zubiaren terrazetako batean antolatutako ekitaldian jakinarazi dira hitzarmenaren inguruabarrak, Portugaleteko sarreran; bertan bildu dira Marta Uriarte Bizkaia Zubiaren zuzendaria, Enkarterrialdeko presidente eta Galdamesko alkate Raquel Larruskain, eta Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeetan zehar bide berdeak igarotzen dituen udalerrietako alkateak eta zinegotziak, hau da, Muskiz, Abanto Zierbena, Sopuerta eta Artzentalesko hautetsiak.

Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena

2018an zehar, Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena ospatu da.

Inaugurazio ekitaldian, argiak piztu ziren, eta sinadura liburu bat ipini zen, eta bi ekintza sinboliko horiek eman zioten hasiera herritarren gozamenerako jarduerez eta ekimen kulturalez betetako urteari. Horien guztien artean, honako hauek nabarmendu ziren: pintura, mural eta argazkietarako proposamen artistikoen lehiaketa; Ondare Jardunaldiak eta Transbordadore Zubien Munduko Biltzarra; Bizkaia Bridge&partners postal erakusketa eta beste batzuk; herri antzerkia, eta abar luze bat.

 

 

Urteurrena amaitzeko ekitaldiak buru izan zuen Euskadiko agintari gorena, Iñigo Urkullu lehendakaria, eta bere babesa adierazi zien bai ondareari, bai hura mantentzeaz arduratzen diren langileei ere. Azken horiei omenaldi hunkigarria egin zitzaien.

Argazkiak: Jose Angel Eizaguirre

 

Berrietarako estekak:

Inaugurazio ekitaldia, argien piztea

https://www.elcorreo.com/bizkaia/margen-derecha/puente-colgante-ilumina-20180207193321-nt.html

https://www.deia.eus/2018/02/07/bizkaia/el-encendido-de-las-luces-del-puente-colgante-inicia-los-actos-de-su-125-aniversario-

Zubiak 125 urte bete ditu, 2018ko uztailaren 28a

https://www.elcorreo.com/bizkaia/puente-colgante-cumple-20180728221437-nt.html

https://www.deia.eus/2018/07/28/bizkaia/el-puente-colgante-cumple-125-anos-como-transbordador-e-icono-turistico-

Argazki erakusketa: The Flying Ferry

https://www.elcorreo.com/bizkaia/margen-derecha/uniendo-orillas-postales-20180704213921-nt.html

https://www.deia.eus/2018/07/26/bizkaia/doscientas-fotos-para-narrar-125-anos-de-historia

Itxiera ekitaldia

https://www.elcorreo.com/bizkaia/puerta-bizkaia-20190212225325-nt.html

https://www.elcorreo.com/bizkaia/margen-izquierda/sociedad-vasca-capaz-20190211150554-nt.html

https://www.deia.eus/2019/02/12/bizkaia/el-puente-colgante-simboliza-125-anos-despues-la-cohesion-de-la-sociedad-vasca

https://www.deia.eus/2019/02/11/bizkaia/urkullu-el-puente-bizkaia-es-ejemplo-de-la-capacidad-de-sociedad-vasca-para-tender-puentes-entre-diferentes-

Filmetako agertoki

2017ko urrian, Ola de crímenes filmaren hasierako grabaketako agertoki berdingabea izan zen Bizkaia Zubia. Gracia Querejeta zinemagile entzutetsuak zuzendutako filma da, eta espainiar aktore nabarmenak ageri dira bertan, hala nola Maribel Verdú.

Grabaketan ondarea bera eta haren egitura errespetatu zituzten, noski, eta hala, zubia zinemako plato pribilegiatu bilakatu zen, mundu osoan barrena sakabanatuta dauden gizateriaren ondare askoren antzera.

Zubien bilera birmoldatzen ari diren Rochefort zubian

2018ko azaroan, Bizkaia, Rensdburg eta Osten zubietako ordezkariak Rocheforten bildu ziren, bertako transbordadorea birmoldatzeko lanak ikusteko eta Transbordadore Zubien Munduko Elkartearen eraketan aurrera egiteko.

 

Argazki mosaikoen bilduma. Dokumentuen artxiboak, sormena eta komunikazio bisuala

Zubiaren egiturako zenbait espaziotan (ontzia, goiko pasarela, etab.) hainbat interpretazio bitarteko eta museografia baliabide itzulgarri ipiniz Bizkaia Zubia museo bilakatzeko proiektuaren zati gisa, 2016. urtean formatu handiko argazki mosaikoak sortu ziren, gaur egun ontziratze aretoetako beirateetan daudenak ikusgai.

Argazki mosaikoak artxibo grafikoen aukeraketa edo lagin batetik abiatuta eraikitako irudi digitalak dira, eta zubiaren nortasunaren hainbat elementu irudikatzen dituzte, iruditeria kolektiboaren parte bilakatu direnak. Transbordador de Vizcaya SL sozietatearen funts pribatuetan bilatutako dokumentazio historikoan oinarrituta sortu ziren. Bilaketa horretan artelana sortzeko erabil zitekeen material grafikoa (planoak, argazkiak, marrazkiak, etab.) bilatu zen.

Proiektua, erabilitako metodologia eta emaitzak Legatum 2.0. Museotzeari eta Kultura Ondarearen Balioespenari buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean aurkeztu ziren. Horrez gainera, erakusketaren argitalpen bat prestatu genuen, katalogo gisa. Bertan jaso genuen argazki mosaikoen eta erabilitako dokumentuen aukeraketa zaindu bat, kronologikoki eta gaika antolatu zena, aurretiko ikerketa prozesuari esker.

Proiektua eta irudiak: RewindTheCity

Alliron Bizkaia, Artea Zubian

125. urteurrenaren baitan eta Bilboko itsasadarreko burdinaren paisaiei buruzko proiektuaren (www.allironbizkaia.eus) zeharkako ekintza gisa, Bizkaia Zubiak ekimen artistiko bat gauzatu du, zubiaren eta haren ingurunearen balioa azpimarratzeko, artista gazteak sustatuz.

Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin elkarlanean, sarrera zubien kanpo estalkiak apaintzeko mural piktorikoak sortzeko lehiaketa deitu zen. Aurkeztutako proposamen guztien artetik, Pablo Zabalarena hautatu zuten. Haren bidez, egileak itsasoak, siderurgiek eta ontziolek bat egiten zuten itsasadarreko paisaiaren “gaueko giro ilunera” eraman nahi izan gintuen.

Bideoa: Jorge Lekunberri

 

“(…) un estruendo sonó en mis oídos (…)” ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko pieza bat da, Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) Bizkaia Zubiak jasandako suntsiketari buruzko artxiboko irudi historikoen segida bat, Carlos Gómez Guadaluperen poema baten hitzek lagundua. Bideoaren xedea da gatazka belikoek gure kultura ondarean eta, ondorioz, herrien memorian nahiz nortasunean eragiten dituzten hondamendien gainean kontzientziatzea.

Abiapuntutzat du Eman minutu bat ekimena, UNESCO Etxeak 2010az geroztik sustatzen duena eta helburutzat duena “gizartea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren urraketaren gainean sentsibilizatzea eta kontzientziatzea”.