Bizkaia
Bizkaia Zubia – Zubi esekia- Portugalete eta Areeta – Espainia

Bizkaia Zubia 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen, eta egitura metalikoz eraikitako munduko lehen zubi transbordadorea izan zen. Ibaizabal ibaiaren ahoan dago, XIX. mendera arte Bilboko estuario nabigagarria itsasora irekitzen zen puntuan, eta Portugalete eta Getxo udalerriak haren burdinazko gorputz handiarekin lotzeko diseinatu zen. Ertz bat arrokatsua eta malkartsua zen eta bestea, baxua eta hondartsua. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2007an.
All Iron Bizkaia. Burdinaren Ibilbidea
ALL IRON BIZKAIA. Burdinaren Ibilbidea – La ruta del Hierro proiektua, Bizkaia Zubia buru duena, Bilboko itsasadarreko paisaia multzoa ezagutzera emateko helburuarekin sortu da, burdinaren ibilbidearen kontzeptuaren ikuspegi integral batetik. Horrela bada, Zubiak UNESCOren Munduko Ondarearen Batzarrean ezarritako 6 C-en estrategiako jardunbide egokiekiko konpromisoari eusten dio, bai eta burdinaren kulturaren zabalkundearekiko eta burdinaren kulturaren inguruko turismo arduratsuaren dinamizazioarekiko konpromisoari ere.
Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin, 2018rako Bilbo-Bizkaia jomuga sustatzeko eta garatzeko laguntzen bidez.
Historia
Zubiaren jatorria XIX. mendearen amaieran hasi zen. Bizkaia Zubia eraikitzearen helburua Nerbioi ibaiaren bokaleko bi ertzak lotzea zen, Europako ontzi trafiko erakargarrieneko ibai portuetako bateko nabigazioa oztopatu gabe.
Alberto Palacio Elissague jaunak diseinatu zuen, Madrilgo El Retiro parkeko Beirazko Jauregia eraikitzean parte hartzeagatik ere ezaguna. Frantziar ingeniari Ferdinand Joseph Arnodin jauna arduratu zen obraren eraikuntzaz eta Biloko ehungintza arloko enpresari Santos López de Letona jauna izan zen proiektuaren babesle eta finantzatzaile nagusia.
Bizkaiko arkitekto Alberto de Palacio jaunak eskuragarri zeuden aukerak aztertu zituen: gabarrak, mota orotako zubi birakariak, altxagarriak, baskulagarriak… Azkenean, guztiak baztertu egin ziren teknikoki aztertu ondoren, Palacio zubi transbordadore gisa izendatu zen asmakuntzara iritsi arte.
Bizkaia Zubia bi berrikuntza teknologiko desberdin batzearen emaitza bikaina izan zen: kableetatik zintzilikatutako zubi esekien ingeniaritza modernoa, XIX. mendearen erdialdera garatua, eta lurrunezko makinekin bultzatutako ibilgailu mekaniko handien teknika. Horregatik, hasiera-hasieratik, industria zibilizazio jaioberriaren garaipenaren arku gisa hartu zen.
1890ean hasi ziren lanak, eta 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen.