Entries by Puentes Transbordadores

Puntu gorenera igotzea

Bizkaia Zubiak, Ojoguareña Aventurarekin batera, ausartenentzako abentura kirol berria inauguratu du: larunbat guztietan 17:00etatik 19:00etara zubiaren punturik altuenera igotzeko aukera eskainiko da, 61 metroko altuerara, eta handik argazki bat atera ahalko da, soilik 12 euroren truke.

Bizkaia Zubiaren 127. urteurrena

Ezohiko urtea izan den arren, 127. urteurrena ospatu nahi izan dugu Zubian ongizate eta eskalada jarduerak antolatuz, hau da, osasuna eta abentura kirola uztartuz. Horretarako, oraingoan Areetako Sattva zentroko Sandra Ballesteros izan dugu gurekin; Sandrak, bere borondatez eta doan, meditazio, yoga eta dantza saioak eskaini zizkigun, hain zuzen ere, espazio magiko honetan, Zubian; jarduerek oso harrera ona […]

Bizkaia Zubiak eta Burdin Mendien Bide Berdeak bat egin dute meatzaritza eta industria iragana lantzeko

Bizkaia Zubiaren zuzendaritzak eta Enkarterrialdek lankidetza hitzarmena sinatu dute Bizkaiko transbordadore eta meatzeetako trenaren trazaduraren dibulgazioa jorratzeko. Landa garapenerako elkarte Enkarterrialde eta Bizkaia Zubiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Bizkaiko transbordadoreari eta Burdin Mendien Bide Berdeari ikusgarritasuna emateko. Hitzarmenean, besteak beste, dibulgazio espazioak lagatzea, bi baliabideak sustatzea eta hedapen jarduerak egitea aurreikusi da; hala, bi […]

Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena

2018an zehar, Bizkaia Zubiaren 125. urteurrena ospatu da. Inaugurazio ekitaldian, argiak piztu ziren, eta sinadura liburu bat ipini zen, eta bi ekintza sinboliko horiek eman zioten hasiera herritarren gozamenerako jarduerez eta ekimen kulturalez betetako urteari. Horien guztien artean, honako hauek nabarmendu ziren: pintura, mural eta argazkietarako proposamen artistikoen lehiaketa; Ondare Jardunaldiak eta Transbordadore Zubien Munduko […]

Filmetako agertoki

2017ko urrian, Ola de crímenes filmaren hasierako grabaketako agertoki berdingabea izan zen Bizkaia Zubia. Gracia Querejeta zinemagile entzutetsuak zuzendutako filma da, eta espainiar aktore nabarmenak ageri dira bertan, hala nola Maribel Verdú. Grabaketan ondarea bera eta haren egitura errespetatu zituzten, noski, eta hala, zubia zinemako plato pribilegiatu bilakatu zen, mundu osoan barrena sakabanatuta dauden gizateriaren […]

Argazki mosaikoen bilduma. Dokumentuen artxiboak, sormena eta komunikazio bisuala

Zubiaren egiturako zenbait espaziotan (ontzia, goiko pasarela, etab.) hainbat interpretazio bitarteko eta museografia baliabide itzulgarri ipiniz Bizkaia Zubia museo bilakatzeko proiektuaren zati gisa, 2016. urtean formatu handiko argazki mosaikoak sortu ziren, gaur egun ontziratze aretoetako beirateetan daudenak ikusgai. Argazki mosaikoak artxibo grafikoen aukeraketa edo lagin batetik abiatuta eraikitako irudi digitalak dira, eta zubiaren nortasunaren hainbat […]

Alliron Bizkaia, Artea Zubian

125. urteurrenaren baitan eta Bilboko itsasadarreko burdinaren paisaiei buruzko proiektuaren (www.allironbizkaia.eus) zeharkako ekintza gisa, Bizkaia Zubiak ekimen artistiko bat gauzatu du, zubiaren eta haren ingurunearen balioa azpimarratzeko, artista gazteak sustatuz. Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin elkarlanean, sarrera zubien kanpo estalkiak apaintzeko mural piktorikoak sortzeko lehiaketa deitu zen. Aurkeztutako proposamen guztien artetik, […]