Vídeo Puente Bizkaia
Puentes Transbordadores. El Puente Vizcaya. Dirección: Sabin Egilior Guión: Alberto Santana Producción: Aixeder, para el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
This author has yet to write their bio.Meanwhile lets just say that we are proud Puentes Transbordadores contributed a whooping 145 entries.
Puentes Transbordadores. El Puente Vizcaya. Dirección: Sabin Egilior Guión: Alberto Santana Producción: Aixeder, para el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aurten, apirilaren 18an, MUNDUKO TRANSBORDADORE ZUBIAK aurkeztuko da, zubi hauen ondare eta gizarte mailako garrantzia hedatuko duen saio berezia, on line eskainiko dena. Film labur honen bereizgarria da isolamendu sozialeko garaian egin dela, munduak bizirik dauden zortzi transbordadore zubiek modu kolaboratiboan emandako materialaren edizioa koordinatuz; zubi hauek Industria […]
Izen horrekin hasi da X La Boca Fundazioaren eta Carlos Oscar Di Lorenzoren programa, kultura interesekotzat jo duena Argentinako Kultura Ministerioak. 360 graduko esperientzia birtuala izango da, eta edozeinek, ordenagailutik, telefono mugikorretik edo VR betaurrekoetatik, bidaia bat egin ahalko du Nicolás Avellaneda Transbordadorean, ertzetik ertzera, La Bocatik Isla Macielera eta alderantziz. Horrez gain, transbordadorearen historiaz, […]
Bizkaia Zubia Ontzitxoaren Birmoldaketa Teknikoa egiteko aurreproiektua lantzen ari da, Garapen Jasangarrirako Helburua (GJH) hobetze aldera; hala, abenduan Irunera joan ginen, Poliester Gabiria enpresa bisitatzeko; beira zuntzez indartutako poliester inguratzaileak ekoizten espezializatutako enpresa da, eta oso inpresio ona jaso genuen.
Urte latza izan da aurtengoa, COVID-19ak eragindako murrizketen ondorioz. Besteak beste, ezin izan dugu zubiaren 111. urteurrena nahi bezala ospatu. Baina bestelako albisteak ere izan ditugu. Ekainetik, zubiak berriz ere jardunari ekitea baimendu zenetik, bisitarien fluxuak gora egin du, eta 2019ko denboraldiko bisitariekin erkatuta, kopurua % 35 hazi da. Marka hautsi dugu. Bidenabar, transbordadorea aire zabalean […]
Iraila amaieran Ondarearen Europako Jardunaldiei eskainitako irratsaioaz gozatu ahal izan genuen; Ser kateak Bizkaia Zubitik bertatik emititu zuen irratsaioa, eta Andoni Iturbe, Amaia Sarasola, Begoña Ibarra, Mikel Torres eta Nagore Orella izan ziren bertan.
Udaberrian atsekabez jakin genuen zubiko erakusketa espazioari eraso egin ziotela; erabat suntsituta geratu zen. Bada, aurrera begiratu behar da, eta plazer handiz iragarri nahi dugu museo berri baten proiektua dugula esku artean; dagoeneko proiektu horretan lanean ari gara. Etorkizunera begiratuz, transbordadorearen historiari buruz gehiago jakiteko aukera emango digun kontzeptua garatu dugu; denok izango dugu horretarako […]
Azken hilabeteetan jardun soziala nabarmen murriztu denez, unea baliatu dugu egituraren hainbat zona, ontziratze eremuak eta terrazak garbitu eta margotzeko, baita prebentziorako mantentze lanak egiteko ere, esaterako orgaren gurpilen bat aldatu eta atrakatze sistemak eta ontziaren kableak lotzeko, besteak beste. Mantentze lanez gain, instalazio osoa garbitu eta desinfektatzeko berariazko lanak egunero egin dira, Viribiol plus […]
https://fundacionxlaboca.org.ar/wp-content/uploads/2020/09/WhatsApp-Video-2020-09-11-at-11.28.18-AM.mp4 Irailaren 11n zerbait historikoa gertatu zen. Harrezkero, Nicolás Avellaneda Transbordadorea berriz ere martxan da, La Boca eta Isla Macielgo langileak garraiatuz. X La Boca Fundaziotik pozez hartu dugu zubia berriz ere martxan jartzea, horrenbeste urte igaro ondoren eta errekaren bi ertzetako auzokide guztiek zein elkarteek ahalegin handia egin eta gero. Hala, transbordadorearen ontziak 1914. […]
Pasabidearen argiztapena erabat berritu da, eta eskubandaren azpian 320 metro led argi jarri dira; hala, garai berrietara egokituko gara, eta jasangarriagoak izateko eta arlo energetikoan Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko ahalegina egingo dugu.