Bizkaia Zubiak eta Burdin Mendien Bide Berdeak bat egin dute meatzaritza eta industria iragana lantzeko

Bizkaia Zubiaren zuzendaritzak eta Enkarterrialdek lankidetza hitzarmena sinatu dute Bizkaiko transbordadore eta meatzeetako trenaren trazaduraren dibulgazioa jorratzeko.

Landa garapenerako elkarte Enkarterrialde eta Bizkaia Zubiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Bizkaiko transbordadoreari eta Burdin Mendien Bide Berdeari ikusgarritasuna emateko. Hitzarmenean, besteak beste, dibulgazio espazioak lagatzea, bi baliabideak sustatzea eta hedapen jarduerak egitea aurreikusi da; hala, bi eskualdeetako iragan industriala eta meatzeen iragana berreskuratzea du helburu, bi eskualdeek historia eta iragana partekatzen baitute.

Bizkaia Zubiaren terrazetako batean antolatutako ekitaldian jakinarazi dira hitzarmenaren inguruabarrak, Portugaleteko sarreran; bertan bildu dira Marta Uriarte Bizkaia Zubiaren zuzendaria, Enkarterrialdeko presidente eta Galdamesko alkate Raquel Larruskain, eta Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeetan zehar bide berdeak igarotzen dituen udalerrietako alkateak eta zinegotziak, hau da, Muskiz, Abanto Zierbena, Sopuerta eta Artzentalesko hautetsiak.

0 iruzkinak

Iruzkin bat egin

Egin nahi duzu bat solasaldiarekin?
Nahi duzun ekarpena egin dezakezu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Leku honek Akismet erabiltzen du spam-a gutxitzeko. Ikasi nola prozesatzen diren zure iruzkinetako datuak.