Argazki mosaikoen bilduma. Dokumentuen artxiboak, sormena eta komunikazio bisuala
Zubiaren egiturako zenbait espaziotan (ontzia, goiko pasarela, etab.) hainbat interpretazio bitarteko eta museografia baliabide itzulgarri ipiniz Bizkaia Zubia museo bilakatzeko proiektuaren zati gisa, 2016. urtean formatu handiko argazki mosaikoak sortu ziren, gaur egun ontziratze aretoetako beirateetan daudenak ikusgai.
Argazki mosaikoak artxibo grafikoen aukeraketa edo lagin batetik abiatuta eraikitako irudi digitalak dira, eta zubiaren nortasunaren hainbat elementu irudikatzen dituzte, iruditeria kolektiboaren parte bilakatu direnak. Transbordador de Vizcaya SL sozietatearen funts pribatuetan bilatutako dokumentazio historikoan oinarrituta sortu ziren. Bilaketa horretan artelana sortzeko erabil zitekeen material grafikoa (planoak, argazkiak, marrazkiak, etab.) bilatu zen.
Proiektua, erabilitako metodologia eta emaitzak Legatum 2.0. Museotzeari eta Kultura Ondarearen Balioespenari buruzko Nazioarteko I. Biltzarrean aurkeztu ziren. Horrez gainera, erakusketaren argitalpen bat prestatu genuen, katalogo gisa. Bertan jaso genuen argazki mosaikoen eta erabilitako dokumentuen aukeraketa zaindu bat, kronologikoki eta gaika antolatu zena, aurretiko ikerketa prozesuari esker.
Proiektua eta irudiak: RewindTheCity
Iruzkin bat egin
Egin nahi duzu bat solasaldiarekin?Nahi duzun ekarpena egin dezakezu